Politika
Barcenasen agiriak
Erredakzioa
"Barcenasen agiriak" argitaratu zirenetik, ehunka hastag edo traol sortu dira Twitterren, eta sare sozialeko gai nagusien zerrendetan Rajoyrekin lotutako guztia agertu da.
Angela Merkel eta Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
"Bertan ageri den eta niri dagokidan guztia zein bertan ageri den eta alderdiko beste kideei dagokien guztia ez da egia, gauzaren bat salbu", esan zuen Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Angela Merkelekin batera astelehen honetan emandako prentsaurrekoan. Europa osoko kazetarienak ez ezik, herritar guztien begiradak zeuden han jarrita, eta esaldiaren amaiera horrek hautsak harrotu ditu Twitterren.
#SalvoAlgunaCosa (gauzaren bat salbu) segituan bilakatu zen trending topic, eta bigarren egunez agertu da gaur Top 10ean.
Rajoyren hitzak irrikaz espero ziren; izan ere, "Barcenasen agiriak" argitaratu eta zalaparta sortu zenetik, inork ezin izan zion Rajoyri atzo arte publikoki galderarik egin, larunbatean hitz egin zuen arren. Hain zuzen, larunbatean azalpenak emateko kazetaririk ez onartzeko erabakiak #RajoyNoContesta (Rajoyk ez du erantzuten) eta antzeko traolak sortzea eragin zuen, eta sare sozialetan gogor kritikatu zuten jarrera hori.
"Prentsaurreko" horretan, "esandako guztia gezurra da" azpimarratu zuen. Ideia bera berretsi du astelehen honetan Angela Merkelen aurrean, kazetariek kantzilerrari Espainiako ustelkeriarekin kezkatuta ote dagoen galdetzen zioten bitartean. "Garrantzitsuena, konfiantzaz elkarlanean jarraitzea da", erantzun zuen azken honek.
Ikusmin handia zegoen bi agintarien prentsaurrekoan zer gertatuko ote zen, eta Twitter bidez, gainera, bertan aldarrikapenak egiteko deia egin zuten hainbatek; "Merkel, kontuz zure diru-zorroarekin" zioten kartelak ikus zitezkeen, esaterako. Barcenasen auzia nazioarteko egunkari askotako azalean agertu da.
El Pais egunkariak "Barcenasen agiri sekretuak" argitaratu zituenetik, #PapelesDeBarcenas (Barcenasen agiriak) #QueHableRajoy (Rajoyk hitz egin dezala) edota #RajoyDimisión, Rajoyren dimisioa eskatzen zuten hainbat traol izan dira nagusi Twitterren.
Alderdi Popularrak berak ere hastag propioa jaurti zuen, baina estrategia ez zen guztiz ongi atera. #YoCreoenRajoy (Rajoyengan sinesten dut) leloarekin isekaren eta ironiaren erreinu bilakatu zen Twitter.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa