Politika
Gürtel auzia
Erredakzioa
Epaileak Barcenasen beste kontu bat atzeman du Suitzan, eta horri esker heldu omen zitzaion amnistia fiskalari. Hilaren 25ean agertu beharko du epailearen aurrean.
Albisteak (4)
Gürtel auzia ikertzen duen Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak deklaratzera deitu du Luis Barcenas PPko diruzain ohia, Suitzako kontuen berri eman dezan. Hilaren 25ean agertu beharko du epailearen aurrean Barcenasek.
Ruz epaileak Barcenasen beste kontu bat atzeman du Suitzan, eta kontu hori erabili omen zuen PPko diruzain ohiak amnistia fiskalari heldu eta 10,9 milioi euro legeztatzeko.
PPren ustezko ''B kontabilitatea''
Epaileak ez du, oraingoz, harremanik ikusi Suitzako kontu horien eta PPren ustezko ''B kontabilitatearen'' artean. Azken horren ikerketa Fiskaltzaren esku dago, eta bihar bertan horren inguruan deklaratzera deitu dute Barcenas.
Ogasunak galarazi egin du Barcenasek amnistia fiskalari heltzea
Espainiako Zerga Agentziak galarazi egin dio Luis Barcenas PPren diruzain ohiari amnistia fiskalaz baliatzea, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari idatzi batean jakinarazi dionez. "[Horren] funtsak ez dira legeztatuak izan", nabarmendu du.
El Mundo egunkariak jakinarazi duenez, Ogasun Publikoak "iruzur" egitea egotzi dio Barcenasi, funtsen "benetako jatorria" ezkutatzen jarraitzen baitu. Izan ere, 2006. urtetik dauzkan hainbat funts 2008. urtean sortutako elkarte bati dagozkiola esan du Barcenasek.
Zerga Agentziak gogorarazi duenez, delitu bat inputatuta daukatenek ez dute erantzukizun penala saihesten bere zerga egoera legeztatuta ere.
Duela aste batzuk, Barcenasek amnistia fiskalaz baliatu zela esan zuen, baina Ogasunak ukatu egin zuen.
Joan den astean, PPren diruzain ohiak hainbat txosten aurkeztu zituen Auzitegi Nazionalean, amnistia fiskalari heldu ziola erakusteko.
Urtarrilean, Barcenasek Suitzan 22 milioi euro izan zituela jakin zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa