00:26

Politika

Barcenas auzia

Barcenas: 'Ez dago kuadernorik, eta ez da izan ere'

Erredakzioa

PPko diruzain ohia “probak kaligrafoekin edota poligrafoekin” egiteko prest azaldu da, “argitaratutakoa faltsua” dela erakusteko.

  • Luis Barcenas

    Luis Barcenas PPko diruzain ohia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Barcenas PPko diruzain ohiak ukatu egin du El Pais egunkariak argitaratutako agirien (alderdiko buruzagiei emandako gainsoldatak azaltzen dira) egilea izatea, eta honako hau nabarmendu du: "Ez dago koadernorik, ezta izan ere. Eta ez da nire letra".

13 TV kateari eskainitako elkarrizketan (soinuarekin bakarrik, irudirik gabe), Barcenas "probak kaligrafoekin edota poligrafoekin" egiteko prest azaldu da, "argitaratutakoa faltsua" dela erakusteko. Halaber, ez berari, ez Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari, "ezta PPri ere" onurarik ekartzen ez dieten filtrazioen oinarrian egotea ukatu du.

"Alderdiaren kontrako operazio bat" dagoela nabarmendu du, eta, bereziki, Mariano Rajoyren, kontra doala, "boterera iristeko beste biderik ez dutenen aldetik". "Kontabilitatera sartu ahal izan duen pertsonaren bat muntaia honen atzetik egon daiteke", azaldu du.

Barcenasek adierazi duenez, bere abokatuak akzio judizialak baloratzen ari dira, bere ohorearen babeserako eta bere kontrako edo PPko buruzagi baten, "guztiak ohoretsuak dira", kontrako "gehiegikeriarik ez egiteko".

PPri egindako opariei dagokienez, "emaile" batekin ere "inoiz" ez duela harremanik izan nabarmendu du, "urte batez bakarrik" izan zela diruzaina esan du, eta bere jarduerek izaera "administratiboa" zutela gaineratu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena