Itxi

Politika

Barcenas auzia

Rubalcaba: 'Barcenas itzala Rajoyrekin batera joan da Berlinera'

Erredakzioa

PSOEko idazkari nagusiak esan duenez, bere eginkizunak “guztiz betetzeko gaitasuna" duen Gobernuko presidentea behar da.

  • Alfredo Perez Rubalcaba

    Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusia. EFE

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak astelehen honetan esan duenez, bere eginkizunak betetzeko "gaitasun osoa" duen gobernuburua behar da, eta Mariano Rajoyren arazoa honako hau da: "Berlinera joan da eta haren itzalak lagundu dio, Luis Barcenasek".

Sevillan, PSOeko probintzia-batzordearen aurrean egindako hitzaldian, Rubalcabak Espainiaren historiako unerik zailena dela hau nabarmendu du, eta honako hau galdegin du: "Nola eskatuko dizkiegu sakrifizioak espainiarrei?".

Rubalcabaren hitzetan, PSOEk ez luke presidentearen dimisioa eskatu izango (zuzendaritzako hainbeste kiderekin hitz egin ostean), egoeraren "larritasunagatik" ez balitz. "Arazo politiko baten aurrean gaude, espainiarrei egia esan behar genien, eta geure erakundeei eta demokraziari egonkortasuna ematen dien Gobernua behar dugu", azpimarratu du.