Politika
Eusko Legebiltzarra
Erredakzioa
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren esanetan, ETAk armak uztea erabaki izana "egoera aproposa" da horretarako.
Informazio gehiago (1)
Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak iragarri duenez, Estatuko Segurtasun Indarrak EAEtik ateratzea eskatuko dio Espainiako Gobernuari "irmotasunez", ETAk armak uztea erabaki izana horretarako "egoera aproposa" delakoan.
Segurtasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko batzorde batean, datozen lau urteetarako dituen helburuak jakinarazteko.
Azaldu duenez, Sailaren izen aldaketak (lehen Herrizaingo Saila zen) agerian uzten ditu "politika publiko berrien helburuak, ETAk jarduera armatua atzean utzi ondoren".
Hori dela eta, Ertzaintza "sortu zeneko izaerara" itzultzea eta "herritarrekiko gertutasuna berreskuratzea" aldarrikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa