Politika
Barcenas auzia
Erredakzioa
'La Gaceta' egunkaria (Intereconomia taldekoa da, PPren gertukoa) Barcenas auziko zehaztasunak argitaratzen hasi da.
'La Gaceta' egunkariaren portada
La Gaceta egunkari kontserbadoreak kolokan jarri du Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea eta PP ustez nahasita dauden ustelkeria auzien zehaztasunak argitaratzen hasi baita.
Egunkaria Intereconomia taldekoa eta PPren gertukoa da. Gaurko alean, baina, Gurtel sare ustelak Rajoyren senideei bidaiak ordaindu zizkiela publikatu du. Gainera, editorialean, auzi honetan "kirats ustela" dagoela adierazi du.
La Gaceta-ren arabera, Viajes Pasadenak, Gurtel sarearekin lan egiten zuen bidaia-agentziak, Kanariar Uharteetarako bidaia bat ordaindu zien Rajoyren emazteari, semeari eta neskameari, 2004. urteko matxoaren 18tik 22ra, hau da, M-11ko atentatuak jazo eta astebetera eta Rajoyk hauteskunde orokorrak galdu eta lau egunera.
Billeteak "[hauteskunde] kanpainan erakutsitako kemenagatik egindako oparia" izan zirela esan du egunkariak.
Hain justu, Gurtek sareak Ana Mato ministroari eta horren senarrari ere bidaiak oparatu zizkiela jakin da asteburu honetan. Poliziaren txosten baten arabera, sareak 62.000 euro ordaindu zizkion ministroari, hainbat bidaiatan, luxuzko produktutan eta urtebetetze jaitan.
Barcenas auzia
PP barruko ustezko ustelkeria sariaren polemika duela aste batzuk puztu zen. Orduan, Barcenasek Suitzan 22 milioi euro izan zituela jakin zen. Hurrengo egunean, gainera, PPko diruzain ohiak alderdiko buruei pizgarriak diru beltzean eman zizkiela argitaratu zuen El Mundo egunkariak.
Alderdian legez kanpoko gainsoldatak ematen zirela Jorge Trias Sagnier diputatu popular ohiak baieztatu zuen. Horren ildotik, gainsoldatak hilean 10.000 euro artekoak izan zirela azaldu zuen.
Auzia puzten ari zela ikusita, Rajoyk kanpo-auditoria bat agindu zuen, PPren kontuak ikertu eta alderdiaren irudia garbitzen saiatzeko.
Joan den astean, Barcenasek hainbat agiri aurkeztu zituen Auzitegi Nazionalean, Gobernuaren amnistia fiskalari esker deklaratu ez zituen 11 milioi euro erregularizatu dituela erakusteko.
PPn ustez diru beltzean kobratzen zela jakin eta gero, nortzuek egin zuten jakitea baino ez zen falta, eta zalantzak ostegunean argitu ziren, El Pais egunkariak Barcenasen agiri sekretuak publikatu zituenean. Paperotan PPren azken 20 urteotako buruzagi nagusiak nahasita daude, tartean Mariano Rajoy eta Maria Dolores de Cospedal.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa