13:51

Politika

Barcenas auzia

Pons: 'Dirudienez, Barcenasen agiriak eserialdi batean idatzi ziren'

Erredakzioa

PPko Ikerketa eta Programa idazkariordeak adierazi duenez, argitaratutako paper horietan agertzen diren kontabilitate datuak 'ez dira PPrenak'.

  • Esteban Gonzalez Pons.

    Esteban Gonzalez Pons. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Esteban Gonzalez-Pons PPko Ikerketa eta Programa idazkariordeak jakinarazi duenez, "Barcenasen agiriak eserialdi batean idatzi zituzten" Alderdi Popularrak kontsultatutako perituen arabera.

TVEn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, argitaratutako paper horietan agertzen diren kontabilitate datuak "ez dira PPrenak, kontabilitate ohar batzuen fotokopiaren fotokopia dira". Esteban Gonzalez Ponsen arabera, idatzi horiek "hutsune handiak dituzte", eta PPko zuzendaritzak eta Espainiako Gobernuak gezurtatu egin dituzte gainera.

"PPren kontabilitatea bakarra eta ofiziala da", gaineratu du. Buruzagi popularrak Alfredo Perez Rubalcaba kritikatu du atzo Mariano Rajoyren dimisioa eskatu zuelako eta eskari horri egiteko hedabideetan argitaratutako informazioa izan zuelako oinarri.

Gonzalez Ponsen iritziz, buruzagi sozialistak "oso jokabide zinikoa izan du", hain zuzen ere, "Espainiaren historiako une kritiko batean".

Rodriguez Zapateroren dimisioa eskatzeko PPk izan zituen arrazoiak azaldu ditu: "Ekonomiaren egoera txarra zen, langabezia gora eta gora zihoan, eta herritarrek ez zuten desgobernu hura jasaten". Halaber, herritarrak asaldatu nahi izana egotzi dio Rubalcabari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena