15:52

Politika

Barcenas auzia

Ikusmin handia piztu du Rajoyk Merkelekin emango duen prentsaurrekoak

Erredakzioa

Presidenteak kazetarien galderei erantzun beharko die, Angela Merkel alboan izango duela. 200 bat lagunek protesta egin dute Berlinen, Rajoyren kontra.

0:39
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Berlinera da, Angela Merkel Alemaniako kantzelariarekin batzartzeko. Helburua ostegunean Europar Batasunak abiatuko duen goi-bilera prestatzea izango da, baina Barcenas auziaren itzalak bilera baldintzatuko du.

Rajoyk agerraldia egin zuen larunbatean, azalpenak emateko, baina ez zuen galderarik onartu. Gaur, ordea, erantzun egin beharko die kazetariei, Merkel alboan duela, gainera.

Hitzorduak ikusmin handia piztu du, eta hainbat lagun Berlingo kantzilertza aurrean elkartu dira, Rajoyren kontra protesta egiteko.

Barcenas auziaren itzala

Espainiako Gobernutik ukatu egin dute Barcenas auziak Espainiaren irudiari kalte egingo diola. Eskandalua, baina, nazioarteko hedabideen portadetan ere egon da.

Larunbateko prentsaurrekoan, gobernuburuak "inoiz" diru beltzean kobratu izana gezurtatu zuen, eta hedabideetan publikatutakoa "gezurra" dela adierazi zuen.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak dimititzeko deia egin dio Rajoyri, baina ez du hauteskundeak aurreratzea eskatu.

Bileraren edukia

Merkelekin egin duen bileraren edukiari dagokionez, Rajoyk hazkundea sustatzeko neurriak abiatzea eskatuko duela aurreratu dute, Europar Batasunak krisia gaindi dezan.

Halaber, bi agintariek ostegunean eta ostiralean Europako Kontseiluak egingo duen bilera aztertu omen dute. Goi-bilera horretan, Europar Batasuneko buruek Aurrekontuak negoziatuko dituzte.

Rajoyrekin batera Atzerri, Ekonomia, Enplegu eta Industria ministroak ere joan dira Berlinera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena