21:39

Politika

Gürtelen opariak

Matok bere 'zintzotasuna' berretsi du PPko Zuzendaritzaren aurrean

Erredakzioa

Alderdikideei "lasaitasuna" eta "konfiantza" helarazi nahi izan die Gurtelek bere familiari egindako oparien txostena argitara atera ondoren.

0:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroak "guztiz errugabea" dela berretsi du PPko Batzorde Exekutibo Nazioalean, eta bere ekintza guztietan "zintzotasuna" nagusi izan dela azpimarratu du.

Matok PPko Zuzendaritzaren aurrean hitz egin du, Mariano Rajoyk presidenteak gauza bera egin ondoren. Ministroak "lasaitasuna" eta "konfiantza" helarazi nahi izan die alderdikideei, Poliziaren txosten batek Gurtel sareak bere familiari opariak egin zizkiola iragarri ostean.

"Krisi garai honetan, hainbat familia egoera gogorrean daudenean eta herritarrei ahaleginak eskatzen ari garenean, nire ibilbide politikoko ekintza guztietan zintzotasuna nagusi izan dela adierazi nahi dizuet", azpimarratu du.

Salaketa, artxibatuta

Matok esan duenez, Gurtel auziko epaileari emandako dokumentazio berrian ez dago ezer berririk, 2009an publikatutakoaren "iturri bereko eta eduki bereko txostena baita".

Gauzak horrela, ikerketa PSOEk egindako salaketa baten ondorioz hasi zen eta epaileak artxibatu egin zuen Matok "erantzukizunik ez" zuela erabakita. Ondorioz, ministroak "guztiz errugabea" dela esan du eta guztia "hedabideek botatako maltzurkeriak" direla esan du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena