Politika
Memoria Historikoaren Legea
Erredakzioa
Lau Haizetara Gogoan-ek Sanchez Mazas Frankoren ministroari eskainitako pasaleku bat, “Espainiagatik eta Jainkoagatik hildakoen” oroitarri bat eta eguzki-arranoa egotea, besteak beste, kritikatu du.
Lau Haizetara Gogoan-ek hainbat sinbolo frankistek jarraitzen dutela kritikatu du. Irudia: EITB
Memoria historikoa berreskuratzeko lanetan diharduten kolektiboak batzen dituen Lau Haizetara Gogoan koordinakundeak Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen kontrako salaketa bat jarri du gaur, ostirala, Bilboko administrazioarekiko auzitegian, hiribilduan gaur egun dauden sinbolo frankistak ez kentzeagatik.
Salaketa 2007an onartutako Memoria Historikoaren Legea oinarri hartuta jarri dute; legeak “sinbolo frankistak kentzera behartzen ditu udalak eta erakundeak”, Iñaki Astoreka koordinakundearen bozeramaileak Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean egindako adierazpenen arabera.
Lau Haizetara Gogoan-en ordezkariaren esanetan, legea onartu eta bost urte eta gehiago igaro direnean, Bilboko alkateak “ez dio jaramonik egin” eta arau hori “ez du betetzen”; esan duenez, Azkunak “ez dauka sinbolo frankistak kentzeko inolako asmorik”, ezta haiekin biltzeko ere.
Hori dela eta, kolektibo horrek alkatea salatzea erabaki du, epaitegiek “udalak legea derrigorrez bete dezan” behartu dezaten, erakunde honek banatutako oharrean agertzen denaren arabera.
Bilbon hainbat lekutan daude sinbolo frankistak, esaterako, kolektiboak Rafael Sanchez Mazas Falange Españolaren sortzaileetako bat eta diktaduraren ministroetako bat izandakoari pasaleku bat aipatu dute; Derioko hilerrian ‘Espainagatik eta Jainkoagatik hildakoen” omenez dagoen monumentu bat; Estatu-Ogasunaren eraikinean dagoen (Moyua plazan) eguzki-arranoa, harrizkoa; eta zezen plazan “jeneralisimoari” eskerrak emateko plaka bat.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa