Politika
Elkarrizketa
Erredakzioa
UPNko presidenteordeak adierazi duenez, ikerketa bat ireki beharko da zer gertatu zen argitzeko.
Alberto Catalan UPNko presidenteordeak Nafarroako Kutxaren kontura luxuzko bidaiak antolatu zirela dioten informazioak izan ditu hizpide ostiral honetan. Kontuz! elkarteak azaldu duenez, Iñigo Allik, Gizarte Politikako egungo kontseilariak, luxuzko bidaiak antolatu zituen, CANen kontura, Nafarroako Kutxako zuzendaritza taldeko kide izan zenean. Catalanek ez daki horrelako bidaiak ohikoak izan diren, eta, horren hitzetan, ikerketa bat ireki beharko da zer gertatu den ikertzeko.
Catalanek aitortu duenez, krisi ekonomikoko garai honetan 'zaila' da gizarteari bidaia horien nondik norakoak azaltzea.
UPNko presidenteordeak esan duenez, Nafarroako Parlamentuan CAN auziari buruzko azalpenak emango dituzte, laster, azalpenak eman behar dituztenek. Horren hitzetan, agerraldia lehenbailehen egitea komenigarria litzateke.
Barcenas auzia
Ustez, PPko zuzendaritzari emandako gainsoldatak ere izan ditu hizpide politikari nafarrak. Barcenas auziak UPNk PPrekin Madrilen duen akordioa arriskuan jartzen duen galdetuta, ezetz erantzun du. Gaineratu duenez, ezagutzera ematen ari diren jarrera "ustel larriak" baieztatzen badira, "ondorio larriak izango dira".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa