10:33

Politika

Barcenasen agiri sekretuak

Barcenasen agirietako dohaintzen % 70 legez kanpokoak ziren

Erredakzioa

Dohaintzek legeak ezarritako muga gainditzen zuten, edo legez alderdi politikoei dirua ematea debekatuta zuten enpresek edo pertsonek eman zituzten.

  • Luis Barcenas PPko diruzain ohia. EITB

    Luis Barcenas PPko diruzain ohia. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azken 20 urteetan PPk jasotako eta Barcenasen agiri sekretuetan agertzen diren dohaintzen % 70 legez kanpokoak dira, alderdi politikoen finantziazioren legea urratzen baitute, El Pais egunkariak gaur argitaratu duenez.

Hain zuzen ere, aipatu dohaintzek legeak ezarritako muga (10 milioi pezeta; 60.000 euro) gainditzen zuten, edota legez alderdi politikoei dirua ematea debekatuta zuten enpresek edo pertsonek eman zituzten. Alderdiaren finantziazioa legez kanpokoa izan zela frogatuko luke horrek.

Prisa taldeko egunkariaren esanetan, PPko diruzain ohiaren paperetan jasota dauden dohaintzek sistemakikoki urratzen dituzte bi debeku horiek.

Agirietan agertzen diren emaileen artean eraikuntzaren sektoreko hainbat enpresaburu daude, hala nola Luis del Rivero (Sacyr Vallehermoso) eta Juan Miguel Villar Mir (OHL).

Diru gehien eman duena Jose Luis Sanchez da. El Pais-en arabera, baliteke Jose Luis Sanchez Domingez, Sando taldeko fundatzaile eta presidentea, izatea hori. Orotara 1,15 milioi euro eman omen ditu.

Besteak beste, Copasa, Copisa, Aldesa, Ignacio Ugarteche (Urazca) eta Antonio Vilella (Rubau) ere agertzen dira agiriotan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena