17:42

Politika

Gainsoldatak PPn

Bere kontabilitatea defendatu du PPk, eta auzitegietara jo nahi du

Erredakzioa

EITB

Alvaro Lapuerta eta Luis Barcenas PPko diruzain ohiek ustez eskuz jasotako kontabilitatea ''erabat'' ukatu du Cospedalek, 'El País' egunkariak gaur kaleratu eta gero.

3:06
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

PPk beti legearekin bat egin duela ziurtatu du Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusiak, eta Alderdi Popularraren kontabilitatea ''bakarra, argia, gardena eta garbia'' dela ziurtatu du. Halaber, auzitegietara jotzeko asmoa dutela aurreratu du.

Prentsaurrekoa eskaini du ostegun honetan Cospedalek. Agerraldian, ''erabat'' ukatu du El País egunkariak gaur kaleratutako informazioa, ustezko ''Barcenasen agiri sekretuak'', Alvaro Lapuerta eta Luis Barcenas PPko diruzain ohiek ustez eskuz jasotako kontabilitatea, alegia. Alderdiko buruei, tartean Mariano Rajoyri, ustez egindako ordainketak eta zenbait enpresak ustez egindako dohaintzak jasotzen dira agiri sekretu horietan.

Alderdiaren egungo zuzendaritzaren eta aurreko zuzendaritzen izenean, informazio horrek eragindako ''haserrea'' plazaratu du Cospedalek, ''informazio horiek alderdiari berari eta Rajoy presidenteari kalte egiteko helburua baitute'', idazkari orokorraren hitzetan.

Goizean presidentearekin hitz egin duela esan du Cospedalek, eta Rajoy ''lasai'' dagoela ziurtatu du. ''Egin behar duena egiten ari da, presidente gisa lanean ari da, Espainia krisitik ateratzeko'', azaldu du.

Halaber, Alderdi Popularrak eta informazio horietan agertzen diren kideek epaitegietara jotzeko asmoa dutela iragarri du, kaleratutakoa ''erabat gezurtatzeko'' egin beharrekoak egiteko.

"PPri kalte egitea nahi dute"

"PPren zuzendaritzaren izenean, eta kide guztienean, gure haserrea agertu nahi dugu Estatuko hedabide batean agertutako informazioen inguruan. Informazio horien helburua PPri, PPko liderrari eta Mariano Rajoy presidenteari kalte egitea da, esan du Cospedalek prentsaurrean agertu eta berehala.

Ondoren, "espainiar guztiei, hautesleei eta militanteei" "lasai" egoteko eskatu die, "PPk legea zorrotz bete duelako". Legea beti bete dugu eta betetzen jarraituko dugu", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena