Politika
Barcenas auzia
Erredakzioa
PPko diruzain ohiak adierazi duenez, deklaratutako horiez gain ez zen bestelako diru irteera edo sarrerarik egon.
Luis Barcenas. Argazkia: EFE
Luis Barcenas PPko diruzain ohiak ukatu egin du ezkutuko ordainketarik egin zitzaienik PPko buruzagiei, bera Alderdi Popularreko diru kontuen arduradun izan zen urtetan behintzat. Barcenasek ukatu egin du baita ere, PPren kontabilidadeak jasotzen dituen diru sarrerez gain besterik izan zenik.
El Pais egunkariak Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren "agiri sekretuak" publikatu ditu gaur, eta, horren harira, Barcenas berak oharra kaleratu berri du.
"Alderdi Popularreko gerentea eta diruzaina izan nintzen urteetan, deklaratutako horiez gain, ez zen bestelako diru irteera edo sarrerarik egon", Luis Barcenasen oharrean irakur daitekeenez.
Bere garaian "gutxienez" horrelako ordainketarik egin zenik ukatu du: "inoiz ez zitzaien ezkutuko ordainketarik egin El Pais egunkariak aipatzen dituen horiei, eta ezta beste inori ere".
PPko kontabilitatearen arduradun izan zen garaian "ez zen legez kanpoko dohaintzarik edo diru-sarrerarik egon, eta guztiak ere alderdiko kontabilitatean jasota zeuden. Gainera, dohaintza guztiak dohaintzen kontu korrontean sartu ziren".
Barcenasek oharrean dioenez, beti saiatu izan zen alderdiaren diru-sarrerak eta gastuak ahalik eta gardentasun handienarekin kudeatzen. "Inoiz akatsik egin badut ere, ez dut inoiz inolako gainsoldatarik jaso, eta ez dut ezkutuko kontabilitatetik egin", gaineratu du.
Bestalde, bere kontrako "gezurrak" argitaratzen dituztenen kontra neurriak hartuko dituela iragarri du: legalak, penalak eta zibilak.
Atsekabetuta agertu da Luis Barcenas, bere ustez "informazio faltsuekin" min egin nahi baitzaiei Mariano Rajoyri eta haren ingurukoei.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa