16:29

Politika

Eusko Legebiltzarra

EH Bildu: 'Bakerako lantaldeak konponbide integrala bilatu behar du'

Erredakzioa

Koalizioak esan du bakearen aldeko lana instituzio guztietan egingo duela, baina Legebiltzarreko bakerako eta bizikidetzarako lantaldeak gabeziak dituela ohartarazi du.

  • Pernando Barrena EH Bilduko buruzagia. Argazkia: EFE

    Pernando Barrena EH Bilduko buruzagia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EH Bilduk uste du Eusko Legebiltzarrean osatuko den bakerako eta bizikidetzarako lan-taldeak "gatazkaren konponbide integrala" bilatu behar duela. Alabaina, egun helburu hori betetzen ez duela deitoratu du.

Donostiako egindako agerraldi batean, Pernando Barrena eta Juanjo Agirrezabal EH Bilduko buruzagiek esan dute Legebiltzarreko lantalde hori "bitarteko bat" izan behar dela. "Bakea lortzeko, memoria eraikitzeko eta ezberdinen arteko bizikidetza bermatzeko bitarteko bat izan behar da, betiere berdintasunean oinarrituta eta baldintzarik eta bazterketarik gabe jardungo duena", azaldu dute.

Gauzak horrela, "erantzukizunez" jokatzeko eta lantaldearen izaera guztien artean adosteko eskaera luzatu diete gainerako alderdiei. "Kontrakoa egingo balitz, Gasteizko Parlamentuak gatazkaren konponbide integralaren alde ekarpen eraginkorra egiteko aukera galduko luke", erantsi dute.

Nolanahi ere, EH Bilduk berretsi egin du gatazkaren soluzioaren alde, bakearen eta bizikidetzaren alde instituzio guztietan lan egiteko asmoa duela, "euskal gizartearen gehiengoak hala eskatzen baitu".

Ildo nagusiak

Legebiltzarkide independentisten iritzian, euskal erakundeak "blokeo egoera gainditzeko eta gatazkaren konponbidea bilatzeko subjektu aktiboak izan behar dira".

Konponbide integral hori bilatzeko ildo nagusiak ondoko hauek izan beharko liratekeela azaldu dute: presoen auziari irtenbidea ematea; biktima guztiak aintzat hartzea eta denei ordaintzea; bizikidetzarako oinarriak ezartzea; Euskal  Herriaren naziotasuna aitortzea; eta euskal herritarren erabakitzeko eskubidea onartzea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena