15:54

Politika

Ustezko ustelkeria

CANen kontura luxuzko bidaiak antolatu zituztela salatu du Kontuz!ek

Iñigo Alli Gizarte Politikako kontseilariak, aurrezki kutxako zuzendaritzan zegoenean, hegazkin pribatuak eta helikopteroak aisialdirako erabili zituela salatu du.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Aurrezki Kutxaren (CAN) auzian, Yolanda Barcinaren Gobernuko beste kontseilari bat jarri du ikusmiran Kontuz! kontsumitzaile eta zergadunen elkarteak: Iñigo Alli Gizarte Politikako kontseilaria.

CANen kontura luxuzko bidaiak antolatu zituen Allik, erakundeko zuzendaritza taldeko kide izan zenean, Kontuz!ek azaldu duenez. Parisen 20 helikoptero jarri omen zituen hegan Nafarroako Kutxaren 150 gonbidatuk hiria zerutik ikus zezaten.

Aipatu iturrien arabera, hegazkin pribatu batean joan ziren Noaineko aireportutik Parisera, han bost izarretako hoteletan hartu zuten ostatu, otorduak ospe handiko jatetxeetan egin zituzten, eta helikopteroz joan ziren Paris zerutik ikusteko. Gonbidatu horiek enpresariak, Nafarroako Aurrezki Kutxako zuzendaritza taldeko kideak eta horien bikotekideak omen ziren.

Bidaian parte hartu zuen pertsona baten testigantza jaso du Kontuz!ek, argazki eta guzti, eta CAN auzia ikertzeko agindu duen epaileari igorri dio.

Alli duela hiru hilabete sartu zen Gobernuan, Jesus Pegenautek, Kontuz! elkarteak diru-zuriketa leporatu ostean, dimisioa aurkeztu zuenean.

Pariserako bidaia egin zen garaian, 2007an, Miguel Sanz zen CANeko presidente, eta Yolanda Barcina erakundearen kontrol batzordeko buru zen.

Sasoi hartan gisa horretako beste hiru bidaia ere antolatu omen zituzten Londresera eta beste bat Berlinera, denak aurrezki kutxako bezeroen kontura, Kontuz!ek salatu duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena