16:41

Politika

Bilera

Bukatu da Urkulluk eta Rajoyk Moncloa Jauregian egin duten bilera

Erredakzioa

Batzarra hiru orduz luzatu da, eta 16:30eatik aurrera agerraldia egingo du Urkulluk. Kupoa eta ETAren amaiera dira bilerako eztabaidagai nagusiak.

0:54
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Moncloa Jauregian bildu dira. Batzarra 13:30 inguruan hasi da, eta hiru orduz luzatu da. 16:30ean Urkulluk agerraldia egingo du. Kupoaren Legea gaurkotzeko beharra eta ETAren amaiera kudeatzeko izango dituzte hizpide.

Jaurlaritzatik azaldu zutenez, Euskadiko eta Espainiako egoera ekonomikoa bilerako gaietako bat izango da. Horren baitan, Kupoaren Legea berritu beharra dagoela esango dio lehendakariak Espainiako gobernuburuari. Izan ere, kupoa bost urtean behin berritu behar da, eta azkenekoa 2011ko abenduaren 31n amaitu zen (iaz luzatu egin zuten).

Halaber, Urkulluk autogobernua garatzeko eskaerak aurkeztuko dizkio, eta EAJk 2015erako onartu nahi duen estatus juridiko berria ere azalduko dio.

Bileraren hirugarren gaia bakea eta bizikidetza izango da. Horren ildotik, ETAren amaiera nola kudeatu eta espetxe politika aztertuko dituzte.

EAJk eta PPk harreman onak izan dituzte azken aldian Euskadin: Gasteizko eta Bizkaiko aurrekontuak adostu dituzte, eta Araban egonkortasun akordioa negoziatzen ari dira.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena