12:49

Politika

Elkarrizketa

Rajoyrekin 'mezulari hutsa' ez izatea eskatu dio EH Bilduk Urkulluri

Espainiako Gobernuari "aski ezaguna duen aldarrikapen" bat eramatea baino gehiago, espetxe politikan "konpromisoak" hartzea eskatu dio Julen Arzuagak lehendakariari.

  • Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea, gaur Radio Euskadin. EITB

    Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea, gaur Radio Euskadin. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearen aurrean "mezulari hutsarena ez egiteko" deia egin dio Iñigo Urkullu lehendakariari.

Hori horrela, bi buruzagiek bihar egingo duten bileran "Rajoyren Gobernuak aski ezaguna duen aldarrikapen bat" eramatea baino gehiago, espetxe politikan "konpromisoak" hartzea eskatu dio.

Legebiltzarkide abertzaleak "Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean gogorarazi duenez, "Urkulluk espetxe politikan gauza zuhurrak egiten ari dela esan du, eta hori bi zentzutan interpreta daiteke: gobernuen arteko negoziazio pribatuetan gaia hizpide hartu dutela, edo gauza horien eragina oso txikia izaten ari dela".

Arzuagaren aburuz, "interesgarria izango litzateke Espainiako Gobernua euskal preso politikoen ordezkariekin harremanetan jartzea". Helburua, "gertu ez badago ere", presoak "askatzea" izan beharko litzatekeela gaineratu du.

Jonan Fernandezen izendapena

Bestalde, Arzuagak "interesgarri"tzat jo du Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza arduradun eta Txema Urkijo biktmak artatzeko zuzendari izatea.

"Biek sentsibilitatea dute biktimekin", esan du. Gainera, txalotu egin du arlo berriko "kapitaina" Jonan Fernandez izatea, "enpatia" baitu "gatazkaren biktima guztiekin". "Kontzientzia askatasuna badu, eta Gobernuaren mende ez badago, lan ona egingo du", gaineratu du.

2013ko Aurrekontuak

Aurtengo Aurrekontuen negoziazioei dagokienez, Jaurlaritzarekin ez dutela "inolako hartu-eman ofizialik" azaldu du Arzuagak.

"Aurrekontuak eta politikak nolakoak izango diren ezagutzen saiatzen ari gara, eta kezkatuta gaude, ez baitakigu ezer", nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena