16:17

Politika

Izendapena

Lehendakariak bake eta bizikidetza arloa aurkeztuko du gaur

Erredakzioa

Jonan Fernandez Baketik fundazioko zuzendaria izango da burua. Horrekin batera Txema Urkijo eta Monica Hernando izango dira.

  • Jonan Fernandez Baketikeko zuzendaria. EFE

    Jonan Fernandez Baketikeko zuzendaria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren bakeari eta bizikidetzari buruzko arloa aurkeztuko du gaur. Burua Jonan Fernandez Baketik fundazioko zuzendaria izango da.

Horrekin batera Txema Urkijo eta Monica Hernando izango dira. Lehenengoa biktimen saileko burua izango da, eta, bigarrena, Giza Eskubideen zuzendaria.

Gasteizko gobernuburuak bilera-sorta egin zuen gatazken konponbideetan aditu diren hainbat pertsonarekin, lantaldeko burua hautatzeko.

Sailak egitura bakarra izango du, orain arte bakeari eta bizikidetzari buruzko gaiak hainbat sailetan banatuta izan baitira, eta Lehendakaritzaren menpe egongo da.

Ondorioz, Terrorismoaren Biktimak Artatzeko Bulegoa eta bake eta bizikidetzarako ordezkari kargua desagertu egingo dira.

Gainera, Giza Eskubideen Zuzendaritzak terrorismoa, diktadura, Gerra Zibila eta poliziaren gehiegikeriak izango ditu oinarri.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena