Politika
Bilera-sorta
Erredakzioa
Lehendakariak Bizkaiko ahaldun nagusiarekin itxiko du gaur EAEko lurralde historikoetako agintariekin hasi zuen bilera-sorta.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu lehendakaria Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin bilduko da gaur Gasteizen, 11:00etan.
Urkulluk eta Bilbaok egoera ekonomikoa izango dute aztergai eta zerga sistema berri bat ezartzeko beharraz arituko dira, ekonomiari, enpleguari eta gizarte zerbitzuei bultzada emateko.
Lehendakariak Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiarekin eta Martin Garitano Gipuzkoakoarekin hasitako bilera-sortaren baitan kokatzen da gaurko bilera ere. Erakundeen artean akordio zabaletara iristea zen lehendakariak jarri zuen helburua.
Lehenengo bi bileren balantze positiboa egin zuen Jaurlaritzak, bi ahaldun nagusiek zergak igotzeko prestutasuna agertu zutelako egoera ekonomikoari aurre egin eta erakundeek diru-sarrera gehiago izan ditzaten.
Ahaldun nagusiekin bildu ostean, Urkulluk Eudelekin egingo du bilera, gero alderdi politikoetako buruzagiekin, eta ondoren Confebask patronalarekin eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuekin.
Asteazkenean, Rajoy
Gainera, aste honetan bertan, Urkulluk hitzordua du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin. Asteazkenean izango da bilera, eta lehenengo aldiz elkartuko dira Urkullu Lehendakaritzara iritsi zenetik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa