16:42

Politika

Antolaketa eredu berria

EH Bildu 'borroka ideologikoarekin' sustatzearen alde egin du Sortuk

Erredakzioa

Antolaketa eta funtzionamendu eredu berria izan dute eztabaidagai Sorturen eratze prozesuaren hirugarren batzarrean.

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sorturen eratze prozesuaren hirugarren batzarrak burutu dira gaur, antolaketa ereduari dagokion eztabaidarekin zehazki.

Bertan, "kaleko lanarekin eta borroka instituzional eta ideologikoarekin" EH Bilduren lana sustatzearen alde egin dute.

Maribi Ugarteburu Sortuko bozeramaileak Santurtziko batzarrean esan duenaren arabera, "jende gehiago eta militante inplikatu gehiago nahi ditugu". Eztabaida Hego Euskal Herriko 240 herri batzarretan egin dute eta 6.000 lagun inguruk hartu dute parte.

Horren iritziz, erronka "antolaketa eredua eta funtzionamendua berritzea da" eta horretarako  "egiturak zabaltzearen aldeko apustu argia egin dugu", adierazi du. "Jende gehiago; tresna berri honetan zeregin zehatzak izango dituzten militante gehiago", nabarmendu du.

Egun, EH Bildu koalizioak egiten aduen lan instituzionala "kaleko borrokarekin, borroka ideologikoarekin" sustatu behar dela azpimarratu du Ugarteburuk.

Gainera, Sortun ardurak izango dituzten kideak hautatzeko bozketak otsailaren 16an egingo dituztela iragarri du. Kongresu eratzailea otsailaren 23an izango da Iruñean, Baluarte jauregian.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena