14:22

Politika

Bilera, datorren astean

Murrizketen bidez eskumenik ez urratzeko eskatuko dio Urkulluk Rajoyri

Bestalde, "egungo estatu eredua" ez dela "nahikoa" adierazi die PP eta PSOEri, Kataluniako Parlamentuak atzo onartu zuen subiranotasun-adierazpenari erreferentzia eginez.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria.

    Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia. Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak "murrizketak ezartzeko errege dekretuen eta oinarrizko dekretuen bidez eskumenik ez urratzea" eskatuko dio Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari,, datorren astean egingo duten bileran.

Urkulluk, RNEn egindako elkarrizketa batean, ez du zehaztu nahi izan noiz bilduko den Rajoyrekin, horren berri ematea presidenteari dagokiolakoan.

Lehendakariak azpimarratu du egoera ekonomikoaz hitz egingo duela "batez ere" Espainiako presidentearekin, baina baita elkarbizitzaz eta autogobernuaz ere, "euskal herritarrek dituzten beharren neurrian".

Horren harira, Urkullu Espainiako Gobernuari eta Estatuko alderdi nagusiei, PPri eta PSOEri, zuzendu zaie, "35 urtez Konstituzioa eta estatutuak izan ostean, egungo estatu eredua" ez dela "nahikoa" aldarrikatzeko.

Kataluniaren subiranotasun-adierazpena

Kataluniako Parlamentuak atzo onartu zuen subiranotasun-adierazpena dela eta, Urkulluk "errespetu demokratikoa" agertu dio Parlamentuaren gehiengoak erabakitakoari, baina Katalunia eta Euskal Herria "errealitate desberdinak dituzten bi nazio" direla eta "ibilbide desberdinak" egingo dituztela azpimarratu du.

Espainol sentimenduaz egindako galdera bati erantzute aldera, Urkulluk esan du ez dakiela zer den "espainol izatea, euskal herritarra soilik" delako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena