Politika
Urkullu-Garitano batzarra
Erredakzioa
Urkullu Gipuzkoako eta Arabako Ahaldun Nagusiekin batzartu da. Garitanok fiskalitate justuago eta mailakatuago bat defendatu du, non gehien duenak gehiago ordaindu beharko duen.
Urkullu, Garitanorekin. Argazkia: efe
Martin Garitano (Bildu) Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak Espainiako Gobernuak proposatutako doitasun neurriei aurre egitea proposatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, Garitanoren esanetan, "euskal ekonomia hondoratzen ari baitira".
Urkullu Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiekin batzartzen hasi da. Asteazken honetan, adibidez, Arabako eta Gipuzkoako De Andres eta Garitanorekin izan da, eta hurrengo astelehenean Bizkaiko Jose Luis Bilbaorekin egongo da.
"Fiskalitate justuago bat"
Batzar horiek erakundeen arteko akordioak lortzeko asmoz egin dira, eta horien artean, Euskadirako balioko duen fiskalitate berria lortzea izango da helburu garrantzitsuenetarikoa. Ajuria-Enean eginiko biltzarra bukatzerakoan, akordioak lortu ahalko diren jakiteko lar goiz dela nabarmendu du Garitanok, baina positibotzat jo du norabide horretan lanean aritu izana.
Garitanok fiskalitate justuago eta mailakatuago bat defendatu du, non gehien duenak gehiago ordaindu beharko duen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa