Politika
Elkarrizketa
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearentzat "kezkagarria" da EAJren eta PPren ituna.
Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Albisteak (2)
Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkideak azaldu duenez, EAJk eta PPk Gasteizko Udaleko aurrekontuak adosteko egindako akordioa "logikoa" da, nahiz eta jeltzaleen "boto-emaile askori eta oinarriari ez gustatu" popularrekin akordio zuzenak egitea.
Urizarrek Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenaren arabera, aurrekontuak aurkeztu aurretik akordio batera iristea "kromo trukea" da, eta PPk "erantzun positiboa eman dio". Urizarrek argi du: "Ideologikoki talde berean dauden bi alderdi politikoren arteko akordioaren aurrean gaude".
Era berean, EAJ eta PP akordioa Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetara eramaten saiatuko direla uste Urizarrek, baina Legebiltzarrean bi alderdien artean ere ez luketela gehiengo osorik izango gogorarazi du.
"Argi dagoena da bi alderdiek antzeko ereduak dituztela, ikuspegi bera dutela, eta zentzu horretan, bide bat egiten ari dira eta ikusiko dugu datozen asteetan zer gertatzen den Legebiltzar mailan", gaineratu du legebiltzarkide abertzaleak.
Mintegik "kezkagarri" jo du akordioa
Laura Mintegi EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramailearentzat "kezkagarria" da EAJren eta PPren ituna, popularrek "krisia sakontzeko" politika egiten dutelako Espainian.
Mintegiren esanetan, PPk "ekonomia produktiboaren beharrei erantzun beharrean, espekulazioan oinarritutako ekonomia sustatzen du eta defizit publikoaren murrizketari ematen dio lehentasuna".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa