15:04

Politika

Bozketa, Parlamentuan

PSCk CiU-ERC-ICVk adostutako proposamenaren kontra bozkatuko du

Erredakzioa

Parlamentariek CiU-ERC-ICVk, PSCk eta CUPek aurkeztutako hiru proposamenak eztabaidatuko dituzte, eta lehenarenak lortuko du aurrera egitea, gehiengo osoaren babesarekin.

0:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Parlamentuak erabakitzeko eskubidearen inguruko hiru proposamen eztabaidatuko ditu gaur arratsaldean, eta batek, CiUk, ERCk eta ICVk adostuak, gehiengo osoaren babesa jasoko du. Proposamen horretan, autodeterminaziorako eskubidea duen "subjektu politiko burujabe" izaera aitortzen zaio Kataluniari.

PSCk bilera egin du gaur 09:00etan botoa erabakitzeko, eta azkenean ebazpen nagusiaren kontrako botoa ematea erabaki du, Kataluniari "subjektu politiko" izaera ematea legearen kontrakoa delakoan.

Baina argi dagoena da CiU-ERC-ICVren proposamenak aurrera egingo duela, 135 diputatuk osatzen duten Parlamentuko 84 boto gutxienez jasoko baititu.

PPk eta Ciutadansek kontrako botoa emango dute legedia urratzen duen prozesu independentista baten hasiera dela uste dutelako. Sozialistek, aldiz, nahiz eta alderdi barruan ere iritzi desberdinak egon, kontsultak legezkoa eta Estatuko Gobernuarekin adostua izan behar duela aldarrikatzen dute.

CiUk, ERCk eta ICV-EUiAk adierazpena adostu dute Kataluniaren burujabetza defendatzeko, baina hasierako testuari aldaketak egin dizkiote Parlamentuaren papera eta herritarren parte-hartzea indartzeko.

CiUk eta ERCk hasieran adostutako testuaren oso antzekoa da gaur aurkeztuko dutena, baina Katalunia Estatu bihurtzeko nahia kendu dute: "Kataluniako herria subjektu politiko eta burujabea da zilegitasun demokratikoagatik".

Hori horrela, eta "legezkotasun demokratikoa"ri erreferentzia eginez, Kataluniako gizarteari aitortzen zaio "erabakitzeko eskubidearen bermea".

Ondoren, testuan azaltzen denez, "erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesua erabat demokratikoa izango da, eta aukera aniztasuna eta denen errespetua bermatuko da bereziki, gizartearen baitako elkarrizketaren bidez, azken adierazpena herritarren borondatearen gehiengoarena izan dadin".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena