Politika
Polemika
Erredakzioa
CDCko sektore batek Josep Antoni Duran i Lleida UDCko buruaren aurka egin du, independentziaren aurka agertzeagatik.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Kataluniako Parlamentuak erabakitzeko eskubidearen alde gaur onartuko duen adierazpenak zatiketa ekarri du CiUn, Josep Antoni Duran i Lleida UDCko buruak zalantzak agertu baititu balizko independentziaren aurrean.
Tentsioa handitu egin da azken egunetan, CDCk [Artur Masen alderdia] Bartzelonan duen taldeak Duran i Lleidaren aurka egin eta gero. Hain zuzen ere, adierazpen bat onartu dute, eta erabakitzeko eskubidearen aurkako adierazpenekin CiUri kalte egitea egotzi diote.
Hori horrela, UDCk bi alderdien arteko akordio federala hausteko mehatxua egin dio CDCri.
Bien bitartean, Duran i Lleidak "oso larri"tzat jo du CDC-Bartzelonak onartutako adierazpena, eta alderdi horretako zuzendaritza nazionalari zer irizten dion galdetu dio.
CDCtik azaldu dutenez, Bartzelonako alderdikideen adierazpena otsailaren 4an aztertuko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa