Politika
EAJ-PP balizko akordioa
Erredakzioa
EH Bilduren bozeramailearen esanetan, EAJk eta PPk Arabako eta Bizkaiko aurrekontuak onartzeko ixtear ei duten akordioak "ez du itxura onik".
Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailea. EFE
Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea kritiko agertu da EAJk eta PPk Arabako eta Bizkaiko aurrekontuen harira ixteko zorioan ei duten akordioaren aurrean, eta ez duela "itxura onik" iritzi dio. "Eskuinak bat datozenean, herritarrek dar-dar egin behar dute", ohartarazi du.
Bestalde, hezkuntzara eta osasunera diru gehiago bideratzea jarri du koalizio abertzaleak EAEko Aurrekontuak babesteko baldintza gisa.
Mintegik Onda Vasca irrati katean adierazi duenez, ez da "ilogikoa" ezkertiarrak "bat etortzea", ezta eskuinek ere hala egitea.
Horren ustez, eskuinek ez dituzte lehenesten herritarren "beharrizan handienak", ezkerrek ez bezala. Halaber, "kezkagarri"tzat jo du amnistia fiskalen eta elkarteen gaineko zergak jaistearen alde dauden alderdiek demagogikotzat jotzea aberatsen zergak igotzeko proposamena.
"Tankera horretako adierazpenak jendaurrean egiten badituzte, zer ez dute egingo aurrekontuak adosteko orduan?", galdegin du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa