Politika
Ustezko ustelkeria PP-n
Erredakzioa
PPren diruzain ohiak aministia fiskalari heldu ote zion azalduko du gaur Cristobal Montoro ministroak.
Diputatuen Kongresuak Espainiako Gobernuaren kontrolerako saioa egingo du hurrengo astean, aurrez ikusita ez bazegoen ere, eta, horretan, Mariano Rajoy gobernuburuak oposizioaren galderei erantzungo die, Barcenas auziaren harira.
Alfonso Alonso PPko bozeramaileak azaldu duenez, ezohiko kontrol saioa deitu izanak erakutsi egiten du Gobernuaren erantzuna "bizkorra" izan dela, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak Suitzan 22 milioi euro zituela eta alderdiko buruek diru beltzean kobratzen zutela jakin eta gero.
Horrez gain, Cristobal Montoro Ogasun ministroak agerraldia egingo du asteazken honetan Behe Ganberan, Barcenasek amnistia fiskalari heldu ote zion argitzeko.
Polemika
PPren ustezko ustelkeria auziaren polemika ostegunean hasi zen. Egun horretan, Luis Barcenas PPko diruzain ohiak (Gurtel auzian inputatuta dago) Suitzan 22 milioi euro izan zituela jakin zen. Hurrengo egunean, gainera, Barcenasek PPko buruen soldaten parte bart diru beltzean eman zituela publikatu zuten Madrilgo egunkarietan.
Atzo, gainera, Jorge Trias Sagnier PPko diputatu ohiak aitortu egin zuen alderdi barruan diru beltzean kobratzen zela, eta, PPren irudia garbitzeko helburuz, Mariano Rajoyk kanpo-auditoria bat iragarri zuen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa