11:23

Politika

Barcenas auzia

Basagoiti: 'Nire alderdiko ustelkeria mingarria da'

Erredakzioa

EAEko PPrentzat ustelkeria "nazkagarria" dela adierazi du Antonio Basagoitik.

  • Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. EFE

    Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak baztertu egin du Barcenas auziak EAEko PP ere zikintzea: "Ez da posible, Barcenas jaunak ez baitu inoiz ezer kudeatu hemen, eta EAEko PPko kontuak gargiak eta gardenak izan dira beti".

Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak Deustuko Unibertsitatean eskainitako hitzaldi baten ostean, Basagoitik ustelkeria "nazkagarria" dela esan du. "Baina niretzat batik bat nire alderdiko ustelkeria da mingarria".

"EAEko PPrentzat ustelkeria nazkagarria da", nabarmendu du.

Oyarzabalek "amaieraraino" iristea eskatu du

Bestalde, Iñaki Oyarzabal EAEko PPren idazkari orokorrak Barcenas auzian "amaieraraino" iristeko eskatu du eta "ideia batzuk defendatzeko eta trukean ezer espero gabe, gauza asko arriskuan" jarri dituzten pertsonak ezagutzen dituela esan du EAEko esperientziaren arabera.

Europa Press agentziari egindako elkarrizketan, PPren politikarien ustezko inplikazioak "sinestezinak" direla esa du.

"Nire esperientzia pertsonalaren arabera, lotsa ematen dit politikari eta herritar gisa horrelako gauzak entzutea. Lotsa, haserrea eta pena", nabarmendu du.

Horren iritziz, ustelkeriaren aurrean, "lan egin eta amaieraraino iritsi behar da; gertatu dena ikertu. Baina ezin da frogarik gabe edozein informazio sinistu", zehaztu du.

Halaber, Jorge Trias Sagnier PPren diputatu ohiak esandakoa "onartezina" dela esan du; izan ere, PPko buruek diru beltzean 10.000 euro arteko pizgarriak kobratzen zituztela esan du.

Bestalde, Barcenasek Suitzak kontu bat zuela dioten informazioen inguruan, inork hori egin ahal izatea "nazkagarria" dela uste du eta "kontu horretan dagoen dirua zikina dela pentsarazten dit".

Erkorekak beldurgarria dela uste du

Barcenas auzia "beldurgarria" dela uste du Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak, "zifrengatik eta funtsak ustez toki bastetik bestera lotsagabekeriaz pasatu direla dirudielako".

Onda Vasca irrati katean egindako adierazpenetan, "alderdiko diruzaina izan den eta baliabide ekonomiko guztiak eskura izan dituen lagun bat militantziatik bota, baina bi urte igarota oraindik bulegoa bertan izatea, harrigarria" dela uste du.

Amaiurrek azalpenak eskatu dizkio Rajoyri

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak 'Barcenas auzia' "ustelkeria hutsa' dela adierazi du, eta, beraz, "erantzukizun politikoak" garbitzea eskatu du.

Diputatu abertzaleak aurreratu duenez, bere taldeak hainbat ekimen aurkeztuko ditu Behe Ganberan, besteak beste Mariano Rajoyk bertan azalpenak emateko eskaera bat.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena