10:28

Politika

Nafarroako Kutxa

Barcina: 'Nire jarduera zuzena zikindu nahi du Kontuz! taldeak'

Erredakzioa

Nafarroako Kutxan jazotakoa "nire aurrezki pertsonalen kudeaketa zuzena eta legezko"tzat jo du Yolanda Barcina UPNko presidenteak.

  • Yolanda Barcina UPNko eta Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

    Yolanda Barcina UPNko eta Nafarroako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yolanda Barcina UPNko eta Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, Nafarroako Kutxan jazotakoa "nire aurrezki pertsonalen kudeaketa zuzena eta legezkoaren isla da". Barcinak deitoratu duenez, "nire jarduera zuzena zikindu nahi du Kontuz! Taldeak nire aurka aurkeztutako salaketan".

"Alor publikoan eta pribatuan ere legezkotasunari so eginda aritu naiz beti ere", azpimarratu du Barcinak, "eta nire ekintzak zikintzeko asmoa duten informazioak, iritziak edo jarduerak gezurra dira".

Barcinak idatzitako "Azken erasoen aurrean" izenburuko eskutitza argitaratu du gaur "Diario de Navarra" egunkariak. Idazki honetan Kontuz! taldeak bere aurka aurkeztutako salaketa izan du Barcinak mintzagai.

Izan ere, Nafarroako Kutxako Kontrol Batzordearen presidentea zenean, informazio pribilegiatua bere onerako erabili izana leporatu diote. Dirudienez, Barcina buru zen enpresa batek Kutxako higiezinak erosi zituen, ondoren Nafarroako Kutxari berari alokatuz.

Hala ere, akusazio hauek errefusatu ditu Barcinak. "Gainontzeko bezeroei bezala, produktu hori erostea gomendatu zidaten, eta ez nuen inoiz informazio pribilegiatua erabili, izan ere, egun inbertsio horrek balioa galdu du", adierazi du Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Idazki honetan Barcinak ez ditu aipatu Kontuz! taldeak salatutako beste bi lagunak: Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohia, eta Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari ohia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena