Politika
Estrategiak zehazteko
Erredakzioa
Asanblearen bidez, "presoen eskubideen errespetua, konponbidea eta bakea euskal gizarte osoari helaraztea" nahi dute.
Herrirak presoen eskubideen aldeko mezuari bultzada eman nahi dio. Efe.
Herrirak lehen Asanblea Nazionala egingo du Irunen, Gipuzkoan, hurrengo hilabeteetarako ardatzak zehazteko. Halaber, presoen aldeko aldarrikapenak "gizarteratzen jarraitzeko bultzada" emango dio plataformari.
Bilbon egindako prentsaurrekoan iragarri dutenez, Bilbon urriaren 12an euskal presoen alde egindako "manifestazio historikoaren ostean", helburua "aldarrikapenak gizarteratzea" izan behar du, "gizartean bertan babes handia duelako".
Asanblea Nazionala 9:30etan hasiko dute, eta Herrira osatzen duten "herrietako, hirietako, auzoetako eta eskualdeetako pertsona guztiak" biltzeko balioko du. Horrez gain, "presoen eskubideak errespetatzeko aldarrikapena, konponbidea eta bakea euskal gizartearen bazter guztietara helaraztea da".
"Asanblean hurrengo hilabeteetarako ardatzak ere zehazteko balioko du eta gure aldarrikapenak gizarteratzen jarraitzeko bultzada emango digu", azaldu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa