14:36

Politika

Lehendabiziko bilera

Urkullu urtarrilaren 30ean bilduko da Rajoyrekin

Erredakzioa

Lehendakariak dagoeneko aurreratu duenez, espetxe politikan aldaketak egitea eta espetxeen eskumena Jaurlaritzari pasatzea eskatuko dio, besteak beste.

  • Urkullu eta Rajoy 2010an ere bildu ziren Moncloan

    Urkullu eta Rajoy 2010an ere bildu ziren Moncloan. Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak urtarrilaren 30ean bilduko da Mariano Rajoy Gobernu espainiarreko presidentearekin, Moncloa Jauregian, Gobernu zentraletik jakinarazi dutenez.

Urkullu lehendakari denetik egingo den lehendabiziko bilera da honakoa, hau da, Patxi Lopezen ondorengotza hartu eta gero.

Bileran, Rajoyk eta lehendakariak Espainia eta Euskadiko egoera ekonomikoa aztertuko dute, eta baita Gobernu zentralaren eta Jaurlaritzaren arteko harremanak ere.

Lehendakariak aurreratu duenez,espetxe politikan aldaketak egiteko eskatuko dio, presoak etxetik ahalik eta hurbilen egoteko, eta espetxeen eskumena Jaurlaritzari pasatzeko ere eskatuko dio

Rajoyri Urkullurekin bilera egitea falta zitzaion, baita Artur Mas Generalitateko presidentearekin ere. Azken honek ez dauka oraindik data zehaztuta.

 

Erregearekin ere bai

Urkullu erregearekin ere bilduko da datorren astelehenean, protokoloak aginduta egingo den ekitaldia izango da. Lehendakariak karguaren berri emango dio erregeari.

Juan Carlosekin bilera egin eta gero, Urkulluk euskal erakunde, enpresa eta eragile politikoekin hasiko du bilera sorta.


 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena