09:54

Politika

Elkarrizketa

Erkoreka:'Hobea da gizartearentzat aurrekontuan akordio zabala izatea'

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du ez dutela gobernu gisa EAJ-PP negoziazioetan parte hartzen, baina alderdi guztien babesa bilatuko dutela esan du.

0:44
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak argi adierazi du inor ez duela baztertzen EAEko 2013ko aurrekontuak onartzeko, eta "geroz eta adostasun zabalagoa egon" gizartearentzat, erakundeentzat eta aurrekontuentzat "hobea" izango dela azpimarratu.

Erkorekak Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "ona izango litzateke" alderdi politikoen artean akordioak lortzea horren ondorioa aurrekontuak onartzea bada, izan ere, "ona izango litzateke ekonomiarentzat, segurtasuna emango bailieke gure inguruko eragile ekonomikoei eta fidagarritasuna erakundeei".

"Legebiltzarreko talde guztiekin hitz egitea da gure helburua, danei babesa eskatzeko, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu inor bazterrean ez uzteko. Geroz eta adostasun handiagoa egon aurrekontuen inguruan, hobea izango da aurrekontuentzat, erakundeentzat eta euskal gizartearentzat orokorrean", berretsi du bozeramaileak.

Horren harira, Erkorekak azpimarratu du ez dutela gobernu gisa EAJ-PP negoziazioetan parte hartzen, baina alderdi guztien babesa bilatuko dutela esan du.

Bilera Herrirarekin

Herrira euskal presoen eskubideen aldeko plataformak Iñigo Urkullu lehendakariarekin biltzeko egindako eskariari dagokionez, Erkorekak argi adierazi du lehendakariak "printzipioz ateak irekita" dituela "edonorekin biltzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena