09:19

Politika

Bizkaiko eta Arabako kontuak

EAJk eta PPk akordioa bilatzeko negoziazioetan jarraitzea adostu dute

Erredakzioa

Bestalde, Iñigo Urkullu lehendakariak datorren astean hasiko du bilera-sorta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin, Ajuria-Enean.

  • Iñigo Urkullu

    Iñigo Urkullu lehendakaria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAJ eta PP akordio batera iritsi dira ostegun honetan, erakundeen aurrekontuen egonkortasuna bilatzeko, maila goreneko bilera batean. Antoni Ortuzar eta Xabier Agirre joan dira EAJren aldetik, eta Antonio Basagoiti eta Javier de Andres PPrenetik.

Bileran, PPk eta EAJk datozen egunetan negoziaketekin jarraitzea adostu dute, gaur "puntu batzuetan ados" etorri ostean, erakundeek krisiari aurre egiteko egonkortasuna izateko beharrean batik bat.

EAJtik azaldu dutenez, akordioak PPk Bizkaiko Aldundiaren Kontuak onartzea erraztea bilatuko luke eta EAJk berari dagokiona egingo luke Gasteizeko Udalari dagokionean, oraindik ez baitira izapidetu bertan; horrez gain, beharrezko neurriak hartu beharko lituzke Arabako Gobernua (PP) "eroso" egoteko aurrekontuen luzapena kudeatzean.

Aldiz, PPtik esan dute bileran Arabako eta bertako Alduniko egoera bakarrik aritu direla, Arabarekin akordio bat lortzearekin batera "guztia errazagoa" izango dela esa narren.

Urkulluren bilera-sorta

Iñigo Urkullu lehendakariak datorren astean hasiko du bilera-sorta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin, Ajuria-Enean.

Lehendakariak urtarrilaren 23an Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiarekin izango du bilera, eta, horren ostean, egun horretan bertan, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia izango du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena