20:47

Politika

Dirua Suitzan

Ogasunak ukatu egin du Barcenasek amnistia fiskalera jo zuela

Erredakzioa

PPren diruzain eta senatari ohiak 22 milioi euro zituen Suitzako bankuetan, Hegoamerikako bazkide batzuekin batera irabaziak, abokatuak jakitera eman duenez.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luis Barcenas PPren diruzain eta senatari ohiak, amnistia fiskalari esker, Suitzan zituen hamar milioi euro legeztatu zituela ukatu du Ogasunak, hainbat iturrik zabaldu dutena gezurtatze aldera. Hegoamerikan, beste bazkide batzuekin batera, industria sektorean lortutako dirua omen da hori, Alfonso Trallero Barcenasen abokatuak jakitera eman duenez.

Suitzako agintariek Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileari bidali diote Barcenasek Suitzako banku batzuetan zuen diruaren inguruko informazioa. 22 milioi euro zituen hainbat bankutan banatuta, eta bere abokatuak dio Hegoamerikako bazkideekin eskuratu zuela dirua.

Tralleroren esanetan, Barcenasek 1988tik du dirua Suitzan, eta bazkideek 2009an erabaki zuten Barcenasekin zituzten negozioak alde batera uztea. Ondorioz, Barcenasek 10 milioi euro irabazi omen zituen eta Ogasunak ukatu egin badu ere, hainbat hedabidek dio legeztatu egin zuela diru kopuru hori amnistia fiskalari esker.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena