12:02

Politika

Manifestazioa

Pedraza: 'Azkenean ETAko hiltzaileak heroiak direla dirudi'

Erredakzioa

Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearen iritziz, "ezin dira legeak hiltzaileen alde jarri".

  • Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea.

    Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Angeles Pedraza Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearen iritziz, Herrirak presoen eskubideen alde deituriko manifestazioa azken urteetako gobernuen "pasibotasunaren" ondorioa da eta "azkenean, badirudi, ETAko hiltzaileak heroiak direla", salatu du.

Efe agentziari esan dionaren arabera, "atzo argi gelditu zen ETAko presoek babes handia dutela, baina terrorismoaren biktimek, babesarekin edo gabe, amaierara arte borrokan jarraituko dugu, justizia egon dadin".

Terrorismoaren biktimentzat, presoen egoeraren eta Euskadiko normalizazio politikoaren irtenbideak "zigor guztiak betetzea eta behin betiko ETA garaitzea" dakar.

Terrorismoaren biktimen izenean, presoentzat "justua" izango den espetxe politika eskatu du Pedrazak, eta "ezin dira legeak hiltzaileen alde jarri", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena