Politika
Manifestazioa
Erredakzioa
Manifestazioa "debekatu" behar izan zutela defendatu du Maneirok eta "Euskadiko pertsona zintzoei terroristen lagunengatik ez kikiltzeko' eskatu die.
Gorka Maneiro.
Gorka Maneiro UPyDko bozeramailearen iritziz, presoen eskubideen aldeko Bilboko manifestazioa "lotsagarria" izan zen, eta bertan, "ETAren hilketak justifikatu" zirela kritikatu du.
Ohar batean, Herrirak deituriko martxa debekatu behar izan zutela argudiatu du alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak. Bertan, "kriminalen zigorgabetasuna defendatu zen eta terrorismoaren biktimei irain egin zitzaien, baita gizarte osoari ere", esan du.
Horren iritziz, "ETAk bizirik jarraitzen duela" frogatu da eta "jende gehiegik txalotzen ditu gainera", adierazi du.
Presoen eskubideak "erabat errespetatzen" direla defendatu eta "eskubideak eurek urratu zituzten, horregatik daude kondenatuak", esan du.
Azkenik, UPyDko bozeramaileak "Euskadiko pertsona zintzoei" dei egin die "terroristen lagunengatik ez kikiltzeko" eskatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa