06:49

Politika

Justizia ministroa

Gallardon: 'ETA desegin arren, presoek ez dute aringarririk izango'

Erredakzioa

Bestalde, ministroaren hitzetan, "Artur Masek sezesioarekin aurrera jarritzen badu, Gobernuak legea alde duela erantzungo dio".

  • Gallardonen iritziz, Federalismoak ez dauka lekurik Espainian. Efe.

    Gallardonen iritziz, Federalismoak ez dauka lekurik Espainian. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren arabera, "ETA desegiten bada ere, presoek ez dute inolako aringarririk izango". Gallardonek La Razon egunkariari egin dizkio adierazpenok.

Bestalde, eta Kataluniari dagokionez, Artur Mas Generalitateko presidenteak "sezesioaren kontuarekin" aurrera jarraitzen badu Gobernuak "legea alde duela" erantzungo diola azpimarratu du Gallardonek.

Halaber, Justizia ministroaren ustez, "federalismoak ez du lekurik Espainian, eta Konstituzioa erabat baliagarria da beharrizan larrienei ere erantzun egokia emateko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena