Politika
U12
Erredakzioa
Bestalde, "herritarren oihua entzuteko" eskatu die Oskar Matutek Frantziako eta Espainiako Gobernuei. Larunbat honetako manifestazioak 500 eragile politikoren, sozialen eta sindikalen babesa izan du.
Ezker abertzaleko kideak, Bilbon izandako manifestazioan. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
galeriak (1)
ETAko presoen egoerari irtenbidea bilatzea espero duela azpimarratu du Laura Mintegi EH Bilduko buruak presoen alde Bilbon izandako martxa hasi aurretik, "herria eraikitzeko funtsezkoa delako". "2014ko urtarrilaren 12an manifestaziorik egin behar ez izatea nahiko nuke, horrek esan nahiko lukeelako arazoa konponduta edo konpontzeko bidean dagoela; ondorioz, auzi hau konpontzeko, herri osoaren energia eta indarra behar izango dugu", azpimarratu du Mintegik.
"Hainbeste sentsibilitate desberdin biltzen dituen auzia aurkitzea ez da erraza", esan du Mintegik, "bata, hizkuntza da, eta bestea, ETAko presoen egoera". "Bi auziak funtsezkoak dira herria eraikitzeko eta normalizazio politikorako", adierazi du, "herri egiten gaituena da, eta gaur hemen bildu gaituena ere".
Pernando Barrena
Bestalde, Barrenaren esanetan, gaurko martxa "bakearen aldeko ekimen hutsa da". "Espetxe-politika aldatu nahi ez dutenen aurrean, gaurko martxak duen balorea" azpimarratu du Barrenak. "Mobilizazioaren bitartez bakearen etsaiak mugiaraziko ditugu", adierazi du.
"Arrazoi politikoengatik espetxean dauden presoak askatu arte, ez dugu normalizaziorik izango", iragarri du.
Patxi Zabaleta
Zentzu berean mintzatu da Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea. Horren esanetan, ETAko presoen egoera konpontzeko "irtenbide arina" bilatzea "ezinbestekoa" da. "Giza eskubide guztiak errespetatu behar dira, indarkeria mota guztietako biktimei erakutsi behar diegu miresmena", azpimarratu du Zabaletak.
Pello Urizar
Bestalde, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak esan duenez, "EAJri dagokio politikan hurrengo urratsa ematea, gatazka gainditzeko guztion eskubideak aintzat hartu behar direlako, presoen eskubideak barne".
"EAJri egin diezaiokegun deia bakarra hauxe da: EAJko milaka kide martxa honetan izan dira, desio horrekin bat egin dute, eta EAJk ezin dio horri muzin egin", esan du Urizarrek.
Oskar Matute
"Espetxe-politika zigortzailearekin amaitzeko herritarren oihua entzuteko" eskatu die Oskar Matute Alternatibako bozeramaileak Frantziako eta Espainiako Gobernuei.
"Gaurko martxa arrakastatsuak herritarren oihua jarri du agerian, eta funtsezko hiru auziei erantzuna eman behar dietela", azaldu du Matutek, "dispertsioarekin amaitu, gaixotasun larriak dituzten presoak askatu, eta zigorrak bete dituzten presoen espetxealdiak ez luzatzea". "Horra hor euskal gizartearen agindua, alderdi politikoen interesen gainetik dagoen agindua, hain zuzen ere".
Halaber, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Javier Madrazo Eusko Jaurlaritzako EBko sailburu ohia, Joan Tarda ERCko diputatua, ELA eta LABeko idazkari nagusiak eta ezker abertzaleko hainbat kide (tartean, Rufi Etxeberria edo Tasio Erkizia) izan dira manifestazioan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa