06:28

Politika

Manifestazioa, Bilbon

Arnaldo Otegi: 'Mendeku bakarra gure seme-alaben irribarrea izango da'

Erredakzioa

Bilboko manifestazioa "palestinarren, kurdoen eta kolonbiarren aldeko elkartasun ekitaldia" ere izango dela esan du Otegik, "behin betiko bakearen aldeko borrokan" ari direlako.

  • Otegiren arabera, presoen aldeko manifestazioan beste herri batzuekiko elkartasuna adieraziko dute.

    Otegiren arabera, presoen aldeko manifestazioan beste herri batzuekiko elkartasuna adieraziko dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak komunikatu batean adierazi duenez, presoen aldeko Bilboko manifestazioan argi geratuko da "Euskal Herrian izango den mendeku bakarra gure seme-alaben eta biloben irribarrea izango dela".

Otegi Logroñoko kartzelan dago eta Parisen hildako hiru aktibista kurduen auziari ere erreferentzia egin dio, Gazan eta Kolonbian "duela aste batzuk" antzeko gertaerak izan direla azpimarratuta.

"Arerioen erasoa etengabe jasaten ari gara. Euskal Herrian ere konponbidearen alde lan egiten ari direnei eraso egin eta itxaropena kentzen saiatzen ari dira", gaineratu du Otegik.

Halaber, Bilboko manifestazioa "palestinarren, kurdoen eta kolonbiarren aldeko elkartasun ekitaldia" ere izango dela esan du Otegik, "behin betiko bakearen aldeko borrokan" ari direlako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena