Politika
Urkulluren ondorengotza
Erredakzioa
Andoni Ortuzarrek Iñigo Urkullu ordezkatu du alderdiko presidente gisa aldeko 95 boto lortu ostean. Agintea datozen hiru urteetarako izango da.
Informazio gehiago (1)
Andoni Ortuzar EAJren Euskadi Buru Batzarraren buru hautatu dute Bilbon. Alderdiko Batzar Nazionalak aukeratu du aldeko 95 lortu ostean. Ez da aurkako botorik ezta abstentzio eta baliogabetutako botorik egon.
EAJko presidente berriaren arabera, Estatuaren egungo eredua, 1978ko Konstituzioan oinarritutakoa, "ez da baliagarria" Euskadirentzat ezta Kataluniarentzat ere, eta "Espainiarentzat ere egokia ez dela ematen du". Ondorioz, "beste eredu bat" egin behar dela azpimarratu du, "hobea".
"EAJ Euskadi onena eraikitzeko baliabiderik onena aurkitzeko gai dela uste dut, politikan sinesten dut, zerbitzu eta konpromiso modura ulertua, eta elkarbizitza eta etorkizuna bermatzeko gauza onena demokrazia dela deritzot", azaldu du Ortuzarrek.
EAJko presidente berriak "elkarrizketarako eta balizko akordioetarako" jarrera agertu du, baina "oinarri garrantzitsu batzuk kontuan hartuta: aldebikotasunari, euskal identitate nazionalari eta erabakitzeko eskubideari errespetua".
"Eskaintza eginda dago. Erantzunik gabe ez geratzea espero dugu", gaineratu du Ortuzarrek.
Urkulluren babesa
Batzar Nazionala 99 kidek osatzen dute. 38 Bizkaiko EAJko kideak dira, 19 gipuzkoarrak, 17 arabarrak, 16 nafarrak, 5 Iparraldekoak eta azkenik, 4 lurraldez kanpoko EAJren erakundeetako kideak dira, Madrilekoak, Argentinakoak, Txilekoak eta Venezuelakoak.
Iñigo Urkullu lehendakariak eta alderdiko zenbait kargudunek babestu dute Bilboko Euskalduna Jauregian Andoni Ortuzar.
Aberri Batzarreko 99 kideen bilera 10:00etan hasi da. Andoni Ortuzar Iñigo Urkulluren gertuko kideak lehendakari berriaren lekukoa hartu du; Urkulluk lehendakari izendatu ostean EAJren buruzagitza utzi eta gero. Ortuzar alderdiaren gidaria izango da, gutxienez, datozen hiru urteetan, Urkulluk oraingo agintaldiaren lehenengo urtea agortu duelako.
Urkulluk abenduaren 15ean utzi zuen ofizialki Euskadi Buru Batzarreko gidaritza, Gernikako Juntetxean lehendakari karguaren zina egin ostean. Alderdi jeltzalearen Zuzendaritzak abenduaren 26an erabaki zuen urtarrilaren 12an egin behar zela Batza Nazionala, presidente berria aukeratzeko.
BBBren presidente berria
Behin EBBren presidentea aukeratuta, barne prozesu bat hasiko dute alderdian Bizkaiko Zuzendaritza nork hartuko duen aukeratzeko.
Hain justu, datorren asteartean, urtarrilak 15, Bizkai Buru Batzarrak prozesua egiteko egutegi bat zehaztuko du.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa