Politika
Presoen aldeko manifestazioa
Erredakzioa
Kataluniako politikarekin, gizartearekin eta kulturarekin zerikusia duten 70 pertsonak manifestu bat atera dute dispertsioaren amaiera eta gaixo dauden presoak askatzea eskatzeko.
Willy Toledok eta Pilar Bardemek babesa agertu diote laruntaeko manifestazioari. EITB.
Albisteak (4)
Willy Toledo eta Pilar Bardem aktoreek eta Federico Mayor Zaragoza Unescoko zuzendari ohiak babesa agertu diote presoen aldeko larunbateko manifestazioari. Manifestazioa Bilbon izango da, Herrirak deituta.
Ekitaldia "Derechos humanos. Solución. Paz. Euskal Presoak Euskal Herrira" lelopean egingo dute eta dispertsioaren amaiera, larri gaixo dauden presoen askatzea eta Parok doktrina ezartzeari uztea (hau da, kartzela-zigorrak gehiago ez luzatzea) eskatuko dute.
Bestalde, CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdi kataluniarretako zenbait ordezkarik adierazpen bat sinatu dute ETAko presoak Euskadira hurbiltzea eta larri gaixo daudenak askatzea eskatzeko, besteak beste. Manifestua sinatu dutenen artean, Carles Campuzano (CiU), Oriol Junqueras (ERC) eta Ernest Maragall sozialista ohia daude.
"Giza Eskubideak. Konponbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrirza" izenburupean, adierazpenak ETAko presoak Euskadira hurbiltzea, larri gaixo daudenak askatzea, kartzela-zigorren luzapenarekin eta biziarteko kartzela-zigorrarekin amaitzea eta preso eta gizaki bezala dituzten giza eskubideak errespetatzea eskatu dute.
EAJren eta EH Bilduren arteko ika-mika
Aste honetan bertan, ETAko presoak politikarien ahotan izan dira. Pernando Barrena ezker abertzalearen bozeramaileak "gezurretan" aritzea leporatu dio EAJri, euskal presoen alde lan "diskretua" egiten ari dela esateagatik; izan ere, Barrenaren arabera, EAJ "geldirik" egoteak "PPk politika kriminala aurrera eramatea eta prozesua boikotatzea ahalbidetu du".
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, bestalde, ezker abertzaleari zuzendu zaio, eta "lan isila" askotan "berriketa baino eraginkorragoa" dela esan dio. Horren harira, presoen alde "gutxiago hitz egiteko eta lan handiagoa egiteko" deia egin dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa