13:09

Politika

PPK

Hiru militante kurdu hil dituzte Parisen, bake prozesuaren erdian

Erredakzioa

Kurdistango Langileen Alderdiko fundatzaileetako bat dago hildakoen artean. Hiri erdigunean gertatutako eraso armatu bat izan da.

  • Kurdistanen aldeko protesta bat, Parisen.

    Kurdistanen aldeko protesta bat, Parisen. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hiru militante kurdu hil zituzten atzo Kurdistango Informazio Zentroaren kontrako eraso armatu batean, Paris erdigunean.

Actukurde.fr webguneak jakitera eman duenez, Sakine Cansiz Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) fundatzaileetako bat, Fidan Dogan Kurdistango Kongresu Nazionalaren ordezkaria eta Leyla Soylemez aktibista gaztea dira hildako hiru emakumeak.

Hiru gorpuak gaur goizaldean aurkitu dituzte biktimen lagunek, deika aritu eta telefonoa ez zietela hartzen ikusita, kezkatuta bertaratu direnean.

Sarreran odol arrastoak ikusi ostean, biktimen lagunek behera bota dute atea eta hilotzak topatu dituzte, Mehmet Ulker Frantziako Kurduen Elkarteen Federazioko presidenteak azaldu duenez. Federazio horrek kalera ateratzeko eta protesta ekitaldietan parte hartzeko deia egin die Europan bizi diren kurduei.

Frantziako Poliziaren arabera, hilketak atzo arratsaldeko hiruetan gertatu ziren, eta hiltzaileek isilgailuak zituzten armak erabili zituzten.

Turkiako Gobernuaren eta Abdula Ocalan PKKren fundatzailearen arteko negoziazioak abiatu direnean gertatu da erasoa. Ocalan kartzelan dago, erabateko isolamenduan, 1999tik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena