14:11

Politika

Elkarrizketa

Erkoreka: 'Epe laburra jarri dugu Aurrekontuak aurkezteko'

Erredakzioa

Oposizioko alderdiek salatu dutenaren kontra, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu du "2012ko Aurrekontua amaitu aurretik" 2013koa aurkeztea litzatekeela "arduragabekeria".

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, "Aurrekontuak aurkezteko jarri dugun epea laburra da", eta aurreko Jaurlaritzek jarritakoarekin "bat egiten du", baita "Rajoyren Gobernuak, adibidez" jarri duenarekin.

Erkorekak "ulertu" egiten du "oposizioak Jaurlaritzari emaitzak eskatzea, baina Aurrekontuak aurkezteko jarri dugun epeak orain artekoa errespetatzen du", Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez.

Horren harira, Patxi Lopez Jaurlaritzara apirilean iritsi zenean "Aurrekontuak ekainean aurkeztu" eta "urrian onartu" zituztela gogorarazi du. Gainera, Rajoyren Gobernua, urtebete lehenago, Jaurlaritzaren garai berean sortu zela eta Aurrekontuak apirilean aurkeztu zituela adierazi du.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azpimarratu duenez, oposizioko alderdiek salatu dutenaren kontra, "2013ko Aurrekontuak 2012koak amaitu aurretik aurkeztea izango litzateke arduragabea". Hori dela eta, "zuhurtzia, seriotasuna eta ez aurreratzea" eskatu die oposizioko alderdiei.

Erkorekak gaineratu duenez, "arduragabekeria litzateke aurreratzea", zeren EAEk BPGaren % 1,5eko defizita gainditzen badu, "orekarako egitasmo bat onartu beharko baikenuke, eta horrek Aurrekontuei eragingo lieke".

Presoak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea ezker abertzaleari zuzendu zaio, eta "lan isila" askotan "berriketa baino eraginkorragoa" dela esan dio. Horren harira, presoen alde "gutxiago hitz egiteko eta lan handiagoa egiteko" deia egin dio.

Gainera, kartzela-politikaren kasuan, EAJ, "maila jakin bateraino", Mariano Rajoyren eta Zapateroren Gobernuen "solaskide" izan dela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena