Politika
Urriak 12, Bilbon
Erredakzioa
Herria 2000 Elizako, Euskal Herriko Apaizen koordinakundeko eta Kristau Elkarte herritarretako ordezkariek presoen alde larunbatean egingo den manifestazioari babesa eman diote gaur goizean.
Herria 2000 Elizako, Euskal Herriko Apaizen koordinakundeko eta Kristau Elkarte herritarretako ordezkariek presoen alde larunbatean egingo den manifestazioari babesa eman diote gaur goizean. Horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko gotzainei "euren ahotsa entzunarazteko" eskatu diete.
Paulo Agirrebalzategi frantziskotarrak eta Peio Zabalak agiri bat irakurri dute, Bilbon egingo den protestari atxikimendua adierazteko. Agirrebalzategi Josu Uribetxebarria ETAko preso ohia aske uzteko eskatzeko abuztuko manifestazioan izan zen.
Donostiako Artzai Onaren eliza aurrean egin duten elkarrateratzean, goitzainei manifestazioarekin bat egiteko eskatu diete eta preso eta erbesteratuen eskubide urraketa salatu dute.
"Presoak askatzeko bidali naute. Presoen eskubideen alde" lelopean, pankarta bat erakutsi eta presoen eta haien senideen "giza eskubideak eta eskubide juridikoak" errespetatzeko" eskatu dute.
Atxikimenduarekin batera,"gatazkaren konponbidearen" alde agertu dira. Euskal Herriarentzat eta "herri guztientzat" justizia, amnistía, askatasuna eta "bake politiko eta soziala" lortzeko lan egingo dutela azpimarratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa