Itxi

Politika

EAEko aurrekontuak

PPrentzat 'ez da zentzuzkoa' aurrekontuak martxoan aurkeztea

Erredakzioa

Basagoitik "atzera egiteko" eta aurrekontuak martxoa baino lehenago aurkezteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

  • Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea.

    Antonio Basagoiti EAEko PPren presidentea. Argazkia: EITB

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak "Euskadiren mesedetan atzera egiteko" eta aurrekontuen aurkezpena martxoa baino lehen egiteko eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariari. Azaldu duenez, "ezin dugu egun bat bera ere galdu krisiari aurre egiteko".

Basagoitik gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak 2013ko aurrekontuetarako aurkeztu duen egutegia, "martxora arte Legebiltzarrak ez baititu aurrekontuak jasoko". RNEn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "ez da zentzuzkoa, ez logikoa" egutegi hori egungo egoera ekonomikoan.

Hori dela eta, "Euskadiren eta euskal herritarren mesedetan, atzera egiteko eta aurrekontuak martxoa baino lehenago aurkezteko" deia egin dio lehendakariari. "Ezin dugu egun bat bera ere galdu krisiari aurre egiteko", gaineratu du.