09:48

Politika

Polemika CAN-en

Barcinak Nafarroako Kutxaren kontrola hartu, eta fundazio bihurtu du

Erredakzioa

Jose Antonio Asiainek Nafarroako Kutxako (CAN) presidente kargua utzi du.

  • Jose Antonio Asiain CANeko presidente ohia. EFE

    Jose Antonio Asiain CANeko presidente ohia. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nafarroako Kutxa (CAN) desegin egin da, eta hemendik aurrera fundazio izango da. Foru Erkidegoaren Gobernuak finantza erakundearen gobernu organoak desagerrarazi ditu, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren Batzorde Kudeatzailea izendatu du, aurrezki kutxen gobernu organoei buruzko errege dekretua beteta.

Lourdes Goicoechea Ekonomia kontseilariak jakinarazi duenez, Batzorde Kudeatzailea hiru pertsonak osatuko dute: Jose Antonio Razquin Nafarroako Gobernuaren aholkularitza juridikoen zerbitzuetako zuzendaria, Pedro Ugalde Ekonomia Kontseilaritzako idazkari teknikoa eta Juan Franco Aurrekontu zuzendaria.

Batzordearen zeregin nagusia erakundearen estatutuetarako proposamen bat garatzea izango da, hemendik aurrera fundazio gisa funtziona dezan.

Horren guztiaren ondorioz, Jose Antonio Asiainek kutxako presidente kargua utzi du. Oraingoz, baina, CANek CaixaBanken Administrazio Kontseiluan duen ordezkaria izaten jarraituko du. Batzorde Kudeatzaileak erabakiko du zer egin horrekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena