Politika
Urkulluren diskurtsoa
Erredakzioa
Ekonomi arloan, "hitz politak" nahikoak ez direla ziurtatu du Laura Mintegi EH Bilduko ordezkariak.
Laura Mintegi EH Bilduko ordezkaria. Argazkia: eitb.com
Albisteak (1)
Iñigo Urkullu lehendakariak urte bukaerako diskurtsoan eginiko aipamenak "urriak" izan zirela ohartarazi du Laura Mintegi EH Bilduko ordezkariak, eta "hitzetatik ekintzetara" pasatzeko eskatu dio lehendakariari.
Getxon komunikabideei eginiko adierazpenetan, arlo ekonomikoan "hitz politak" esateak ezertarako balio ez duela ohartarazi du EH Bilduko ordezkariak.
Gainera, bere iritziz, Iñigo Urkulluk akordioak lortzeko eskatzen duenean, "esperientziagatik, akordio horiek hitz soiletan" geratzen direla azaldu du koalizioak. "Ez dira horiek sustatzeko behar diren pausuak eman", gaineratu du Mintegik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa