Politika
Elkarrizketa
Erredakzioa
Gabonetako aparteko ordainsaria kendu ostean, "bide onetik joanez gero", funtzionarioei jarritako zama kentzeko erabakiak hartu ahal izango direla dio Oyarzabalek.
Iñaki Oyarzabal Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Iñaki Oyarzabal EAEko PPko idazkari orokorrak esan duenez, PP Jaurlaritzaren aurrekontuak negoziatzeko prest dago, betiere, jeltzaleek erakunde publikoak "argaltzeko" konpromisoa eta enplegua sortzeko neurriak hartzen badituzte.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, EAJren Jaurlaritza berriak aurrekontuak eta "gerrikoa estutzeko neurriak" "atzerapenarekin" aurkeztuko dituela adierazi du.
EAJk, PSEk eta Bilduk ez dutela Arabako erakundeetako aurrekontuei egonkortasuna emateko "maila eman" kritikatu du, baina, adierazi duenez, "PPk ez du mendeku hartuko".
Aurrekontuak negoziatzeko prest daudela esan du, baina "erakunde publikoak argaltzeko eta enplegua sortzeko bada".
"Gauza ez da bi sailburu eta hamar zuzendari nagusi kenduz konpontzen; garrantzitsuena erakunde publikoak, elkarteak eta lagunentzako asmatutako postuak murriztea da", azpimarratu du.
Funtzionarioen zama
EAEko PPko idazkari orokorraren iritziz, "bide onetik" joanez gero, "funtzionarioei jarritako zama kentzeko erabakiak hartu ahal izango dira datozen hilabeteetan", Gabonetako aparteko ordainsaria kendu ostean.
Espainiako Gobernuak aparteko ordainsaria kentzea erabaki zuenean, "zerbitzu publikoak mantentzeko" egin zuela esan du, "nahiz eta erabakia mingarria den".
Ildo honetan, Jaurlaritzak harturiko erabakia, hau da, aparteko ordainsarien 208 milioi euroak gizarte zerbitzuetara eta enplegu planetara bideratzea, "logikoa" da eta gobernu guztiak toki guztietan hartzen ari diren erabakia dela gaineratu du; "zerbitzu publikoetara ahalik eta baliabide gehien bideratzeko".
Bestalde, aparteko ordainsariarengatik kotizatutakoa itzultzeko Ogasunak hartu duen erabakia "ahalik eta min gutxiena" sortzeko dela esan du eta erabakiak, "une zehatzetara" egokitzearen alde egin du.
PPko buruzagiaren arabera, "bide onetik joanez gero, datozen hilabeteetan, funtzionarioei jarri zaien zama arindu ahal izango da. Horretan lanean ari gara; hemendik gutxira tunelaren amaieran argia ikus dezagun", adierazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa