Politika
Batzar Orokorrak
Erredakzioa
EITB
2013ko aurrekontuei kontrako botoa emango dietela aurreratu dute PSEk, Bilduk eta EBk. EAJk abstentzioa iragarrita, 2012ko aurrekontua luzatzea izango da Javier de Andresen (PP) aukera bakarra.
Arabako Foru Aldundiko 2013ko aurrekontuei kontrako botoa emango dietela aurreratu dute PSEk, Bilduk eta EBk. EAJk abstentzioa iragarri du, eta, hala, 2012ko aurrekontuak luzatzea izango da Javier de Andresen (PP) aukera bakarra.
Arabako Batzar Orokorrek oposizioko alderdiek aurkeztutako osoko zuzenketak bozkatuko dituzte asteazken honetan, eta ez dute PPk aurkeztutako 2013ko aurrekontu proiektua onartuko.
PPk 16 ordezkari ditu Batzar Orokorretan; EAJk, 13; PSEk, 9; Bilduk, 11; eta EBk, 2. Jeltzaleek abstentzioa iragarri dutenez, eta PSEk, Bilduk eta EBk kontrako botoa emango dutela aurreratu dutenez, PPk ezingo ditu datorren aurrekontuak aurrera atera, eta Javier de Andresen Gobernura itzuliko dira berriz ere datorren urteko kontuak.
''Akordioa ez da nahikoa''
PPrekin ''erlojuaren kontrako'' hainbat negoziazio egin ondaren akordioa lortu dutela onartuko EAJk, baina akordio hori ''ez da nahikoa'' aurrekontuei babesa emateko. Edonola ere, bozketan oposizioko beste taldeek aurkeztutako osoko zuzenketak babestuko ez dituztela aurreratu dute jeltzaleek.
''Sabin etxean hartutako erabaki politikoa''
Javier De Andres ahaldun nagusiak azaldu duenez, jeltzaleek aurrekontuak onartzea jasotzen zuen PPk eta EAJk lortutako akordioak. Beraz, EAJk azkenean abstentziora jotzeko asmoa ez da aurrekontuen inguruko ''desadostunen'' ondorioz hartutako erabakia, ''Sabin Etxean hartutako erabaki politiko bat baino''.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa